XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fokuen azpiko arkeologia da, gutariko askorentzat, esperientzia berria, harrigarria.

Iraganean, zoriontsu iharduten genuen lanean, norberak interes handia erakutsiz, baina besteengandik ez genuen espero jendetasun apur bat baizik.

Orain, bat-batean, jendeak gureganako berebiziko interesa agertzen du, xehetasuneraino azaltzen da egarriak jendea;

ondorioz, guregana soldata garaia duten berriemaile bereziak bidali behar dituzte, elkarrizketak egin diezazkiguten, gure higieren berri eman dezaten, gorde ditzakegun sekretuak harrapatzeko izkinetan ezkuta daitezen.

Aski harrigarria da hori, deseroso edo trabagarri ez esatearren; batzuetan, nola eta zergatik gertatu den galdegiten diogu geure buruari.

Guk galdetu egin bai, baina beste edonor kinka larrian bilatuko litzateke, ene iritziz, galdera honi zehatz erantzun beharko balio.

Aurkikuntza egin zen garaian honela pentsatu behar baitut jendea oro har asper-asper eginda zegoen, konponketei buruz etengabe ematen ziren albiste, hitzaldi eta aginduak zirela medio, eta hizketarako beste gairen bila zebilen buru-belarri.

Ezkutuko altxorraren ideiak jende gehientsua erakarri egiten du.